XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
Neskak ulertu zuen.
Gorputza tente jarri zuen, bere aldaken mugimendu bakoitza sentituz; gortinaren atzetik desagertu zen.
Guztiori jolas bitxia zen.
Zertan zetzan halako bitxikeria?
Bada, adibidez, mutilak, gidatzaile ezezagunarena bapo eginik ere, auto-stopgile ezezagunarengan bere neska ikusteari ez uztean.
Eta horixe zen, hain zuzen ere, mingarriena; bere neska gizon arrotz bat seduzitzen zekusan, eta aurrean egotearen pribilegio mingotsa zeukan; gertutik zekusan zein itxura daukan eta zer dioen engainatzen duenean (engainatzen zuenean, engainatuko duenean); bere ezfideltasunaren objektu izatearen ohore paradoxikoa zeukan.
Okerrena zen neska maite baino adoratzenago zuela; beti iruditu zitzaion fideltasun eta garbitasunaren mugetan soilik zela
Orain, neska ikustean muga ikaragarri hura berezko dotoretasunez zeharkatzen, amorruz betetzen zen mutila.
Neska komunetik itzuli eta arrenkuratu zen:
- Horko tipo batek
- Ez zaitez harritu